80 minutuz arnasari eutsiko diote gaur hernaniarrek. Ohorezko A mailara igotzeko partidua jokatuko du Hernanik gaur, Madrileko Cisneros taldearen kontra, 12:00etan Landaren. Joaneko partiduan, 23-16 galdu zuten hernaniarrek, eta gaur 7 punturi buelta eman beharko diote hernaniarrek.
Taldea indartsu dago, animoak fuerte, zelaia prest, eta herri osoa dantzan. Sekulako jendetza espero da gaur Landaren, eta seguru, herri guztiak bultzako diola gaur Hernaniri, errugbiko gailurrera.
Egun haundia Landaren
Bete egingo dira gaur Landareko gradak eta inguruak. Errugi taldeak festa haundia prestatu du gaur, jendetza hori guztia hartzeko: grada bereziak jarri dira, piñak, llaberoak eta hirugarren denborarako paella... Musika Banda eta herriko abesbatzak bertan izango dira, Hernaniko kirol taldeen himnoa kantatuko da...
Partidua interneten ikusteko, web orri honetan sartu: www.emisionesdeportivas.com. Kronikak ere jarraipena egingo dio partiduari, twitterren: hastag-a: #bultzahernani.
Bidea itxita kotxeentzat, Karabeldik Landarera
Kotxeentzat itxi egingo dute Karabeldik Landarerako bidea, 10:00etan. Beraz, oinez joatea gomendatu dute. Kotxean sartzeko, bi aukera: Akarregiko zubi berritik, edo Floridako tunel txikitik.