Elur Txoriko Miguel Burugain, hirugarren, Ereñotzuko tiraldian.

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 18a, 01:00

Lehendakari Saria ari dira joka­tzen Hernaniko eta Gipuzkoako bolariak, azken bi asteburuetan. Joan den igandean, goiz eta arratsalde, bigarren tiraldia jokatu zen Ereñotzuko bolatokian eta onena Zeraingo Martin Retegi izan zen, 48 brila botata. Hernaniar onena Miguel Burugain izan zen, Elur Txori elkartekoa, baita ere 48 brila botata. Lehendakari Sariko 1go postuan Martin Retegi dijoa 93 brilarekin; aurreneko hernaniarra berriz, Ibon Miner da, 93 brilarekin. Atzetik ditu, Miguel Burugain 92rekin; Miguel Arrozpide 84rekin; Antonio Miner 83rekin; Jose Ugalde 82rekin. Gaurko tiraldia, Lehendakari Sariko 3garrena, Aian jokatuko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!