Garikoitz Arizmendi eta Beñat Clemente, aurreneko hernaniarrak.

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 18a, 01:00

JOCC taldeak antolatuta, txirrindularitza proba jokatu zen joan den asteburuan Her­naniko kaleetan barrena. Alebin eta infantil mailako txirrindulariek hartu zuten parte, 54 guztira. Alebinetan, Gaizka Gu­rru­txaga, Xa­bier Elosegi eta Ioritz Man­terolak hartu zu­ten parte; eta maila honetako aurreneko her­naniarrak Inmaculada Ikastetxeko Gari­koitz Arizmendia izan zen. Infantiletan be­rriz, Naia Gabilondo izan zen aurreneko nes­ka. Mutiletan, Julen Mundin, Luken Car­bayeda eta Gorka Urkiola izan ziren aurreneko hiruak, hurrenez hurren. Maila honetan, lehenengo hernaniarra Beñat Clemente izan zen, JOCC Hernani taldekoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!