Espainiako autokross txapelketako proba jokatu zen asteburuan Motorlandeko zirkuituan, eta Iker Lujanbio gidari hernaniarrak emaitza ona eskuratu zuen, finalera iritsi, eta 13garren postua eginda. Entrenamenduetan, 43 kotxetatik 17garren geratu zen Lujanbio. Sailkapen mangetan berriz, 3garren eta 8garren egin zuen, eta 13garren geratu zen sailkapen orokorrean. Postu batengatik ez zuen finalerako pasea zuzenean lortu. Repeskan bera zegon aurreneko postuan, eta hala lortu zuen finalean sartzea. Finalean 15 kotxek hartu zuten parte, eta Lujanbiok 13garren egin zuen. Hurrengo proba apirilaren 14-15ean du, Lleidako Autocross Ciutat zirkuituan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!