1837ko martxoan, Oriamendin, karlisten eta liberalen artean izandako guda gogora ekarri dute Aieteko Kultur Etxean. Liberalek mendean hartu zituzten karlistak, eta Santa Barbaran babestera behartu. Laguntza lortuta ordea, karlistek liberalak kanporatu zituzten. Erakusketaz gain, Zumalakarregi Museora bi irteera antolatu dituzte, martxoaren 31n eta apirilaren 21ean, eta apirilaren 26an eta maiatzaren 3an, bi hitzaldi izango dira Aieten bertan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!