Gaur egungo heziketari buruzko hitzaldia, asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 17a, 01:00

Violeta Nuñez Bartzelonako Unibertsitateko irakasleak emango du hitzaldia. Sandiusterrin izango da, arratsaldeko 18:00etan.

Hernani Institutua bere Hez­kuntza Proiektua egiten ari da, «proiektu berria eta itxa­ropentsua, Hezkuntza Ko­mu­nitate osoaren ekarpenarekin», dio Kepa Zamalloa Insti­tu­tuko Ikasketa Buruak. Ekar­penez gain, pedagogiatik datozen gaur eguneko proposamenak ere kontuan hartu nahi dituzte eta hitzaldi bat antolatu dute asteazkenean. Violeta Nuñez Bartzelonako Uniber­tsi­­tateko, Hezkuntzako Teoria eta Historia Mintegiko irakasle titularra izango da hizlaria. Artisau-lanak eta teknologiak hezkuntzan: subjektu berriak izeneko hitzaldia emango du. Sandiusterrin izango da, arra­tsaldeko 18:00etan. Iaz, Ramon Flecha soziologoa eta Pere Pujolas pedagogoa izan ziren gonbidatuak.

Hezitzaileen erronkak eta ikasleen mugikortasuna
Gaur egungo hezkuntzari bu­ruz egiten duen irakurketaren berri emango du Nuñezek. Ba­tez ere, honako bi gai hauek izango ditu hizketagai: alde batetik, hezitzaileek gaur egun dituzten erronkak, hala nola, teknologi berriak, autoritate-guneak erortzea, subjektu be­rriak nagusitzea, ikasleek arreta galtzea... Bestetik, lan maila desberdinen arteko loturak eta ikasleen mugikortasunak du­ten garrantziaz ariko da. Mu­gikortasu­na, mugimendu gisa eta esperientzia ezberdin gisa ulertu behar dela dio Nu­ñezek.

Ibilbide luzeko irakaslea
Violeta Nuñezek Espainiar Estatuko Administrazio Pu­bli­koan hainbat eginkizun ditu: mintegiak, instituzio lagun­tzailea da, ikastaroak, hitzaldiak, gainbegiraketak, eta abar. Irabazi asmorik gabeko era­kun­deetan, lan-elkargoetan eta nazioarte mailetako erakundeetan ere parte hartzen du. Hego Ameriketan ere hainbat Erakunde eta Uni­ber­tsitateekin lan egiten du. Bere espezialitatean hainbat pertsonekin elkarlanean ari­tu da, eta bereziki nerabezaro eta haurren hezkuntza eta gi­za-arretari lotuta (giza-arazoak dituzten lagun-taldeetan). Ezaguna da ere Bartze­lonan diziplina-arteko ikerketa talde batean hainbat urtetan aritu izateagatik. Bertan pedagogia eta psikoanalisi disziplinetako partaideak zeu­den. Berak pedagogia ar­lotik parte hartu eta ekarpenak egiten zituen. Horren lekuko dira hainbat artikulu, liburu eta lankidetza. Bere jarrera esaldi honetan laburtu daiteke: «Garai berrietara egokitutako heziketa moduen gainean pentsatu behar da, heziketak berak dakarren eginkizuna alde batera utzi gabe».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!