Gipuzkoako batel estropada bihar Loiolan, Hernaniko Arraun Elkarteak antolatuta

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 17a, 01:00

Gipuzkoako Ligako batel estropada jokatuko da bihar Loiolan. 6 kategoriatako estropadak izango dira 11:30etatik aurrera: nesken infantil-kadete maila; mutilen infantil maila; mutil kadeteak; neska jubenil-seniorrak; mutil jubenilak eta mutil seniorrak. Loiolako Jai Batzordeak umeentzako astotxo eta gurdiak eta erraldoiak eta buruhaundiak antolatu ditu, trikitilariekin, 12:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!