Urtero urtero Eguberritan jokatzen bada ere, aurten atzeratu egin behar izan dute Labaien Memoriala, uholdeen eraginez. Gaur jokatuko da, XXXIX. edizioa, Zubipen. Euskal Ligako jubenilek jokatuko dute, triangular eran. Honako hiru taldeak neurtuko dira: Hernani, Real Sociedad eta Lengokoak. Ordutegiak eta partiduak honakoak izango dira: 15:30etan, Hernani-Lengokoak; 16:30etan, Lengokoak-Real Sociedad; eta 17:30etan, Real Sociedad-Hernani. CD Hernanik herritar guztiak gonbidatzen ditu Zubipera partidu interesgarri horiekin gozatzera.
3. maila: Hernani Zamudioren aurka, gaur
Hirugarren mailako taldeak Zamudioren aurka jokatuko du gaur, 17:00etan. Bizkaitarren zelaian jokatuko dute, Gazituagan, hain zuzen.
Emakumezkoen Liga: Allerru aurrez aurre
Emakumezkoen Ligako taldeak Allerru izango du aurrez aurre gaur arratsaldeko 18:30etan, Zubipen. Igoera faseko 9garren jardunaldia izango da.