Hernaniko eliz-parrokiak antolatuta, helduentzako sinismen ibilbidea izango da astelehenero, maiatzaren 21era arte. 18 urtetik gorakoentzat da, eta ibilbidea bukatu ondoren, sakramentua hartu gabe daukatenek maiatzaren 26an hartu ahal izango dute. Interesa duten guztiak inguratu litezke, astelehenean,
arratsaldeko 19:30etan, Elkano kaleko lokaletara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!