Tolarea Sagardoaren Kofradiak lau kofrade berri izendatuko ditu bihar, 13:00ean Biterin. Aurretik, 12:15etatik aurrera, 20 bat kofradiatako kideak ibiliko dira Hernaniko kaleetan barrena, desfilea egiten, txistulariek lagunduta. Lau kofrade berriak, honakoak: Julen Madina hernaniarra, Julian Iantzi, Juanito Oiartzabal, eta Jose Luis Korta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!