Horbel Tabernak aurkari zuzena izango du aurrez aurre gaur, Kiroldegian. Zaldibi taldea, hain zuzen. Bi taldeak puntutan berdinduta daude eta hernaniarrek irabaziz gero, hirugarren postura igotzeko aukera izango dute. Lidertza eskuratzeko aukera ere badute, lehenengo eta bigarren taldea puntu batera daude. Horbelek gogor borrokatu beharko du gaur, Zaldibi ez baita erraz irabazteko taldea. Norgehiagoka 18:30etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!