«Egunen batean zerbait larria pasatzen bada, agian zerbait egingo dute»

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 17a, 01:00

Karabelgo bizilagunek pren­tsa oharra bidali dute Kronikara, eta bertan eska­tzen dute, premizkoa dutela oinezko bide seguru bat, umeak Elizatxo ikastolara eraman ahal izateko. Bizila­gunek diote, Udal taldearekin bildu direla, bai aurrekoa­rekin eta bai oraingoarekin, eta adierazi diela, oinezko bide hori egingo dela, Karabel eta Portuko urbanizazioak egiten direnean. Horren au­rrean, bizilagunak keja dira, bitartean ume pila bat tren­bideko andenetik joango de­lako ikastola. «Oinezko bide bat egiten duten bitartean, erremedio bat behar dugu, edo trenbide azpiko baratze­tatik, edo oraingo bide ondo­tik. Edozer gauza, gure seme-alabak egunero ikastolara eramateko bide seguru bat. Egunen batean zerbait larria pasatzen bada, agian zerbait egingo dute».

«Lehengo kurtsoan, 3 urteko ume bat trenbidera erori zen»
Bizilagunek diote, egoera larria dela, egunero bizi du­te­na. «Trenbide ondotik joaten da ume pila bat Elizatxo ikas­tolara, horrek duen arrixku ikaragarria­rekin. Lehengo ikasturtean, 3 urte ume bat trenbidera erori zen, eta bertan zeudenek atera zuten, trena etorri aurretik. Tren azkarrak pasatzean, gurasoek umeei heldu egin behar izaten diegu. Ama-aita askok 2-3 ume eramaten dituzte, eta sillarekin dijoazenek berriz, andena pasatzeko sekulako bildurra dute gurpilak tren karrilean trabatuta geratzen direlako». 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!