Sarrerak salgai, ostiraleko kontzerturako

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 19a, 01:00

F. W. Murnau-ren Faust (1926) film mutua proiektatuko da ostiralean, Biteri kultur etxean, Hernani’n Musik ekimenaren barruan antolatutako hurrengo emanaldian. Filma ikustearekin batera, Javier Perez de Azpeitiak zuzentzen duen The Silent Band musika talde donostiarrak zuzenean joko du. Sarrerak, gaurtik aurrera, Biterin erosi daitezke. Emanaldia 20:00etan izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!