Rock hernaniarra, Gaztetxean

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 17a, 01:00

Hernaniko lau rock talde izango dira gaur Kontrakan­txa Gaztetxean: BH Roja, Oide­koi, Eztanda, eta Pan­demia. Rock hernaniarra ezagutu nahi dutenek aukera ederra dute gaur, 23:00etatik aurrera.  

Lau talde, lau estilo
Rockaren barruan, estilo bana daukate lau musika taldeok. Talde gazteak dira, eta seku­lako indarrak daukate laurek ere. Tabladuaren gainean, eta azpian, izango da gaur, mu­gi­mendu ederra.
Sonorizazio lanak ere Gaz­tetxeko kideek egingo dituzte.  Ikastaro bat egina dutela jakin du Kronikak, eta gaur izango dute praktikan jartzeko auke­ra, euren etxean bertan.
Rockarekin gozatzeko au­ke­ra, gaur, dohainik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!