Hernaniar guztiei deia, argazkia ateratzeko, gaur Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 17a, 01:00

Hernaniko Kronikak dei egin die hernaniar guztiei, gaur argazki herrikoi haundi bat ateratzeko. Goizeko 11:00etan egin dute zita, Tilosetan, eta ahalik eta jende gehien bildu nahi dute bertan. «Kirol talde, kultur talde, auzo elkarte, musika talde, gazte, heldu edo azaldu nahi duen guztiak azaldu litezke; argazki herrikoia atera nahi dugu». Kontua da, Kronikak liburu bat argitaratuko duela laister, eta liburu horren portadarako argazki bat behar du. «Kronikak ia 12 urte bete ditu, eta Hernaniko herriari eta herritarrei oso lotuta. Hernaniar guztiek daukate lekua Kronikan, eta hori irudikatuko duen argazkia atera nahi da gaur. 30 minutuko kontua izango da».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!