Hernanik ezin, iazko txapeldunaren kontra

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 16a, 01:00

Amezketako Zazpi Iturri taldeak jokatuko ditu finalerdiak, Berria Txapelketan, joan den asteburuan Hernaniri 2-1 irabazita. Lehen­da­biziko bi partiduetan oso erraz nagusitu ziren amezketarrak, eta az­kenekoa irabazi zuen Hernanik, nagusien mailakoa. Zazpi Iturrik irabazi zuen iaz Berria Txapelketa, eta aurten ere bide horretan da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!