28 kiloko pieza, pintxotan banatu du Tripontzi tabernak.

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 16a, 01:00

Ez da Urumean harrapatua, baina bai Kantaurin. 28 kiloko korbina edo berrugeta (Argyrosomus regius) ekarri zuten atzo Tripontzi tabernara, eta arratsaldean pintxo-festan banatu zuten, oso-osorik. Igor Muñoa nagusiak egin zituen partiketa lanak, eta sekulako ikusmina piztu zuen herritarren artean, arratsaldeko 18:30etatik aurrera (ostegunero izaten da pintxo festa). Ezaguna ez izan arren, haragi goxokoa da korbina, «lupiaren estilokoa» Muñoak dioenez. Arratsalde-pasa egiteko aitzakia behintzat jarri zuen atzo Tripontzik, bezeroen artean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!