Hernaniko Kronikak argazki herrikoi bat aterako du bihar, 11:00etan, Tilosetan. Kronikak liburu bat ateratzekoa du, eta liburuko portadan argazki herrikoi hori joango da. Horretarako, herriko talde eta pertsona guztiei dei egin die Kronikak, Tilosetan azaldu, eta argazkian agertzeko. 30 minutuko kontua izango da.
Ia 12 urtez, egunero
eta euskeraz
Hernaniko Kronikak ia 12 urte bete ditu, euskeraz egunero egunkaria ateratzen duela. Liburu horretan, euskeraz idazteko moduari buruz hitz egiten du Kronikak, eta batez ere kazetariei zuzendutako liburua da. Jexux Eizagirrek idatzi du, eta izenburu hau du: Erritmoa, kazetariaren batuta.
Hernani, eta hernaniarrak
Hernaniri lotu-lotu eginda egon da Kronika beti, eta dago oraindik ere. Horregatik, liburuaren portada hernaniarrekin atera nahiko luke. Argazkilaria, Nagore Legarreta.