haurrak, gazteak, adinekoak, desgaitasunen bat duten pertsonak, familia ugariak, sozialak... txartel berezia daukate, Lurraldebus txartelaren barruan. Txartel berezi hori erabili ahal izango da apirilaren 1etik aurrera, Hernaniko herri barruko autobusean. Orain arte, txartel berezi hori erabiltzeko aukerarik ez zegoen herri barruko autobusean, beraz, garrantzia badu, erabakiak. Udalak eta Gipuzkoako Diputazioak hartu dute erabakia, eta laster sinatuko dute. Beraz, apirilaren 1etik aurrera eragingo die hernaniarrei. Udalak eta Diputazioak prentsa oharrean jakinarazi dutenez, erabakiak diru kostu bat suposatuko du, 4.000 euro ingurukoa, bonifikazioetan. Kostu hori, Diputazioak hartuko du beregain, eta Udalarentzat ez da gastu bat izango.
Lurraldebus, garraiobide publiko guztietan, 2013an
Diputazioak nahi du, 2013an Lurraldebus txartela erabiltzea garraiobide publiko guztietan: autobusetan, Eusko Trenen eta Renfen. Horrela, garraio bat baino gehiago darabilkitenei, ekonomikoki abantaila haundia eragingo lieke txartela erabiltzeak.