elkartuta egin beharreko bidea zein den esaten duen dokumentua sinatu zuten asteartean, euskarazko 46 komunikabidek (tartean Hernaniko Kronika). Dokumentu horrek, funtsean, bi zati haundi ditu: sektorearen egoera zein den (diagnostikoa), eta etorkizuneko erronkak zein diren. 46 hedabideen izenean, Juanmari Larrartek, Jasone Mendizabalek eta Xabier Letonak sinatu zuten dokumentua.
Lan haundia egiten,
euskera eta komunikazioan
Euskal hedabideek sekulako lana egin dute urteetan euskerari bultzada ematen, eta komunikazio zerbitzua ematen, herriz herri. Denen artean, 450.000 irakurle inguru ditu sektoreak. Gaur egun, euskeraz gero eta jende gehiagok daki, baina erabili ez dute hainbestek egiten. Alde horretatik, euskerazko hedabideek lanean jarraitzea behar beharrezkoa da. Horrez gain, sektoreak ekonomikoki ere pisu haundia du: 600 langile baino gehiago ari dira lanean euskerazko hedabideetan, eta 27 miloi euroko aurrekontua mugitzen dute urtero. Horrez gain, 7 miloi euroko ekarpena egiten diote urtero diru publikoari, gizarte segurantza eta zergen bidez.
Euskerazko hedabideak ixten ari dira
Krisiak eraginda, eta zenbait administraziok laguntzarik ematen ez duelako, euskerazko hedabideek egoera zaila bizi dute. Azken bi urteotan, itxi egin dira hedabide batzuk: Ttipi-Ttapa telebista, Geu Gasteiz, Txaparro, Esan-Erran irratia, Nabarra...
Alde horretatik, etorkizunari elkarrekin aurre egiteko ahalegina egin dute hedabideek, eta eskertu nahi dute Gipuzkoa Berritzen-Innobasquek emandako laguntza.
Erronkak, honakoak: negozio ereduak eta lan baldintzak, salmenta, kalitatea, ikerketa, elkarlana... erakundeei eskatu diete, hitzarmen ekonomiko bat beharrezkoa dela, eta ausnarketa mahai bateratuak sortzen laguntzeko.