perfumerik onenak bezala, istorio haundiak ere formatu txikian kontatu litezke, zinean. Gaur, zortzi film labur botako dituzte Biterin, 19:30etatik aurrera. Gertaera harrigarriak, irudimen haundiz kontatzen direnak... hori dira film laburrak. Dobera Euskera Elkarteak antolatu du emanaldia, Euskal Herriko beste euskera elkarteekin batera. Laburbira izenarekin, urteroko zita bihurtzen ari da zinefilo jendearentzat, emanaldi berezi-berezi hau.
Euskerazkoak,
eta 2011n eginak
Zortzi pelikula dira guztira. Gehienak 2011n eginak dira, eta euskeraz. Bat bada, 1968an egindakoa, Gotzon Elortza zuzendariarena: Aberria. Pelikula hori da, euskeraz egin zen lehenenengotakoa.
Beste nobedade bat ere bada: Instalación, Xoxe Díaz zuzendariak egina, galegoz.
Jon Garaño, Biterin
Guztira, 85 minutuko saioa izango da. Ondoren, Jon Garaño zuzendariak jendearen galderak erantzun, eta hitz egingo du, berak egindako film laburrari buruz: Urrezko Eraztuna. Beste bost filmak, hauek: Hemen nago, Izena duena, Ohe azpiko zera, Zeinek gehiago iraun, eta Kantuka rebolta permanent.