Gordillo txapeldun, altura jauzian

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 14a, 01:00

1,77ko jauzia eginda, urrezko medailla irabazi zuen Gordillok.

antonio Gordillo hernaniarrak irabazi zuen Espai­niako Txapelketako urrezko me­dai­lla, joan den larunbatean, Za­ra­gozan. Beterano guztiei gai­na hartu zien Gordi­llok, 58 ur­terekin, eta atzean utzi zi­tuen 35 urtetik gorako guztiak. Altura jauzian, 1,77 me­troan zegoen listoia gainditu zuen Gordillok. Atletismora oraintxe bueltatu da hernaniarra, hainbat urtez utzita eduki ondoren. Ez zegoen hobeto hasterik. Bejondeiola!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!