Asteburu honetan bi estropada jokatuko dituzte Gipuzkoako batelen ligan. Larunbatean, Getarian, 16:00etan hasiko dira batelak jo eta su. Igandean, egun berezia da Hernaniko elkartearentzat, berak antolatu baitu estropada, Loiolan. Estropada 11:30etan hasiko da, eta giroa pizteko, umeentzako astotxo eta gurdiak jarriko dituzte, eta erraldoi eta buruhaundiak, 12:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!