Asteburu mugitu-mugitua dute datorren hau, Kontrakantxa Gaztetxean, bertsotan hasi, rock erritmoan segi, eta garbiketarekin bukatuko baitute.
Bertso afaria, Olinpiadak girotzekoOlinpiadak hastekotan dira, apirilean, baina aurretik, beroketa saioak dituzte, giroan sartzeko. Lehendabizikoa ostiralean dute, bertso afari lizuna, gaueko 21:00etatik aurrera. Kantuan: Eli Pagola, Ministro, eta Unai Gaztelumendi. Sarrerak salgai, 10 euroan: Goiz Argin, Zintzarrin eta Garinen.
Rock kontzertua, Hernaniko lau talderekin
Larunbatean, rock kontzertua eskainiko dute lau taldek: BH Roja, Oidekoi, Eztanda eta Pandemia. Hernani eta inguruetako lau taldeok gaueko 23:00etan hasiko dute kontzertua, eta dohainik da, nahi duen guztiarentzat.
Garbiketa, igandean
Igandean, Gaztetxea garbitzeko dei egin dute, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Olinpiada usaia nabari da Hernanin, eta giro horri laguntzeko, youtuben bideo mordoxka jarri dute hernaniarrek. Kronikak ere web orrian jarri ditu batzuk; tartean, 1988ko olinpiadetako irudiak.
- Hernaniko Olinpiadak 1988
- Hernaniko Olinpiadak 2012 (1.bideoa)
- Hernaniko Olinpiadak 2012 (2.bideoa)
- Hernaniko Olinpiadak 2012 (3.bideoa)
- Hernaniko Olinpiadak 2012 (4.bideoa)