Alebin eta infantil mailako atletak ibili ziren joan den larunbatean Hernanin, Sagastialdeko pistetan, zonaldeko txapelketa jokatzen. Proba konbinatuetan lehiatu ziren, alegia, atleta bakoitzak proba guztiak egin behar zituen. Hernaniarrak ederki egin zituzten proba guztiak, eta izan ziren nabarmendu zirenak ere. Nerea Garin, Arrate Iraola, Alaitz Imaz, Ane Sanz, Maialen Pavon... primeran ibili ziren, bai korrika eta bai jauzian, jaurtiketan... Paul Alvarez eta Julen Goikoetxeak ere hanka joku ederra ibili zuten, eta proba dezentetan izan ziren aurren-postuetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!