Liderra, puntu batera

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 13a, 01:00

Gero eta ikusgarriago jartzen ari da Gipuzkoako ligako borroka, goi postuetan. Hernaniko Horbel tabernak 2-5 irabazi zion Azkoitiari, joan den asteburuan, eta orain, liderra puntu bakarrera daukate hernaniarrek. Kontrolpean izan zuen Horbelek partidua, momentuero: 0-2 irabazten hasi, 1-2, 1-3, 2-3, 2-5. Golak sartu zituztenak: Iosuk bi, Andonik bi, eta Sergiok bat. Orain, hernaniarrak laugarren dira sailkapenean, eta datorren larunbatean hirugarrenen kontra dute (Zaldibia), puntutan enpate daude.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!