84 palista, eta 96 partidu... Hasi da tiki-taka!

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 13a, 01:00

Hasi da Tilos7Pasa Pala Txa­pelketa, eta ekaina bitartean, asteko lau egunetan jokatuko dira partiduak, 18:45etatik aurrera. Guztira 42 bikotek eman dute izena; mutiletan 33k eta nesketan 9k. Iaz arrakasta izan zuen, eta aurten are eta haundiagoa, txapelketa herrikoi honek. Iaz bezala, bereizgarri nagusi bat izango du txapelketak: zazpi koadrotik atzera bote egiten badu: pasa.


18 palista gehiago
Iaz baino 18 palista gehiago izango dira aurten; guztira, 84 lagun, astero-astero, txandan ariko direnak, eta San Joanak bitartean, ia 100 partidu jokatuko dituzte. Arratsaldeko 18:45etan hasiko dira partiduak, hiru edo lau partidu jokatuko dira, bata bestearen atzetik, astelehenetik ostegunera. 10 talde egin dituzte antolatzaileek. Hasieran ligilla jokatuko dute, taldeko bikote guztiek, elkarren kontra. Maiatzaren 14an hasiko dira final zortzirenak; maiatzaren 28tik 31ra, final laurdenak; ekainaren 5 eta 7an, final erdiak; eta ekainaren 12an eta 15ean, finalak.


Hernaniko pala afizioa, begibistan
Aspaldiko urteetan ez zen hainbeste jendeko txapelketarik joka­tzen Hernanin. An­tolatzaileen helburua zen, ahalik eta jende gehienak parte hartzea, eta Tilosetari bueltatzea, bere betiko fun­tzioa: frontoiarena. Her­na­nin afizio haundia dagoela diote antolatzaileek; be­gibistakoa, bi urteetan txapelketa honek izan duen arrakasta ikusita. Hernaniko Kronikak jarraipena egingo dio txapelketari, eta astero aterako ditu partiduak, eta emaitzak. 


Asteko partiduak

Gaur, asteartea

18:45 Murua-Mendiola / Arantza-Eli

19:30 Esnal-Arregi / Gascon-Zabala

20:15 Zubelzu-Eizmendi / Txolo-Antxon

Bihar, asteazkena

18:45 Idoia-Iratxe / Eider-Larraitz

19:30 Zubimendi-Arluziaga / Jonkar-Nani

20:15 Txono-Urko / Dani-Arkaitz

Etzi, osteguna

18:45 Eba-Idurre / Legarreta-Sarobe

19:30 Leunda-Leunda / Magi-Txema

20:15 Donosti-Ioritz / Gaizka-Igor

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!