OTSAILEAN ekin zioten San Joan Konpartsako kideek, hilabetero erromeria antolatzeari. Aurreneko erromeria hura Plaza Berrin egin zuten, eta jendetza bildu zen bertan.
Bigarren erromeria berriz, lekuz aldatu zuten. Larunbatean egin zuten Tilosetan, eta Kronikari azaldu diotenez, partehartzea «ikaragarria» izan zen. Hori horrela, San Joan Konpartsako kideek eskerrak eman nahi dizkiete parte hartu zuten hernaniar guztiei, eta Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorri ziren guztiei.
Gaineratu dute, hasitako bidetik jarraitzea espero dutela, eta hurrengo zitara animatu dituzte guztiak: apirilaren 14an, 18:30etan, Tilosetan (txarra egingo balu, Atsegindegin).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!