BERRIAlagun kanpaina hasteko, bilera Hernanin, asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 13a, 01:00

Berria Taldea dirua biltzen ari da, Zure ziztada behar dugu lemarekin. Proiektuari diruz laguntzeko Berria-Lagunak bilatzen ari dira, eta herriz herri eta sektorez sektore zabaldu nahi dute deia, proiektuari eutsiko dion sarea osatu asmotan. Hernaniko kanpaina hasteko, bilera egingo dute asteazkenean, 19:30etan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!