aldaketa urbanistiko dezente aurreikusita daude Karabelen, eta hori guztia azaltzeko asmoarekin, bertako bizilagunekin bildu zen Udala, joan den astean; hala jakinarazi dute, Hernaniko Kronikara bidalitako prentsa oharrean: «Karabelgo bizilagunek obrak nola eragingo dien ikusi zuten, eta zalantza eta kezka orokorrak argitzeko aukera izan zuten».
Udal ordezkari eta teknikariak izan ziren bileran, planoak eskuan hartuta, ahalik eta argibide zehatzenak emateko asmoarekin.
Oharrean azaldu dutenez, obren lehentasuna azaldu zieten lehendabizi: «lehentasuna, uholdeak sahiesteko hartu beharreko neurriek izango dute. Zubi berria eta lezoi bat eraikiko dira».
Hauez gain, ordenazio urbanistikoa egiteko egingo diren obrak ere azaldu zizkieten: «goi mailako arauek mugatuko dituzte obra hauek, eta helburuak hiru dira: mugikortasun iraunkorra ezartzea, auzorako lur ekipamendua lortzea eta etxebizitza berrien eraikuntza ahalbidetzea».
«2013an hastea, aurreikusita»
Obra guzti hauek duten konplexutasunari buruz ere hitz egin zuten: «administrazio publiko ezberdinen partehartzea eskatzen dute; eta erakunde publiko eta pribatuen artean koordinatu eta programatu behar dira. Hala ere, 2013an hastea aurreikusten da».