Jazz taldea ostiralean Biterin: ‘Malatu’, swing estiloko kontzertua

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 13a, 01:00

Malatu taldeak kontzertua emango du ostiralean, 20:45­etan Biterin. Hernaniko Axeri taldeak antolatu du kontzertua, eta swing estiloko doinuak entzungo dira, jazz musikari oso ezagunen eskutik: Alberto eta Nando de la Casa (Ruper Ordorikarekin arituak), Laura Ortega eta Mikel Garcia (Potato eta Gasteiz Big Bang taldeetakoak), Txefe Ferroni (Kemen taldean ibilia), Luisja R.Barron, Inaxio Gabilondo...

 Iturri asko eta estilo asko nahasten ditu Malatu taldeak: Mikel Laboaren kantu-modua du Gabilondok, jazza, latinoa, ekialdeko ijito-melodiak, Afrikako perkusioa... denak nahastuta, swing estiloko kontzertua entzungo da Biterin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!