Jon Garaño zuzendariarekin solasaldia, aurtengo Laburbiraren nobedadea

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 12a, 01:00

fikziozko lau lan, animaziozko bi, dokumental bat eta bideoklip bat ikusteko aukera izango dira ostegunean Bi­terin, Laburbira Film Laburren zirkuituan. Topaguneak eta Dobera Euskara Elkarteak antolatu dute bedera­tzigarren edizio hau, elkarlanean.

8 film labur, 90 minututan
Izenak berak dioen moduan, jarriko dituzten 8 filmak laburrak izango dira, 3 eta 14 minutu bitartekoak. Izen­buruak, honakoak: Hemen nago, Izena duena, Urrezko Eraztuna, Aberria, Ohe azpiko zera, Zeinek gehiago, Revolta Permanent eta Instalación. Horien artean hiruk, berezitasun bat dute.

Hiru, berezi
Urrezko Eraztuna filmearen egilea, Jon Garaño zuzendaria, Bi­terin izango da, filmaren se­kretu guztiak kontatu, eta bertaratutakoen zalantzak eran­tzuten. Aberria  dokumentala  Gotzon Elortzak sortu zuen 60garren hamarkadan, eta ain­tzindaria da euskaraz egindako dokumentalen artean. Az­­kenik, Xoxe Diaz galiziarrak egindako Instalación filma. Ga­lizian eta galegoz egindako lana da eta euskerazko subtituluekin eskainiko da ostegunean. Topagunearen helburua da, Laburbiraren datozen edizio guztietan egotea hizkuntza gutxituren batean egindako film edo do­kumentalen bat.

Hemen nago
2010 (13´45´´)
Lau urterekin, imaginazioak eta errealitateak bat egiten dute. Inozentzia eta
krudelkeriaren arteko muga fina da. Bizirautea da garrantzitsuena. Imanolek badaki, eta hori kontuan izanda hartzen ditu
erabakiak.

Izena duena
2011 (9´)
Gaua bukatzear da. Basa­jaunek beste askotan bezala zaindari lanetan igaro dute gaua. Bordatxo­ko tximenea ketan dago eta bere lana bukatutzat eman lezake. Azken unean ordea, otsoak agertu dira. Txistua jotzen ohartarazi nahi ditu bordakoak, baina artzaina gaztea da eta ez du kasurik egiten.

Urrezko eraztuna
2011 (7´)
Aitak itsasoan galdu zuen ezkontzako eraztuna. Marinel guztiak bezala, kendu egiten zuen behatzetik eta lepoan jarri, sarea luzatzean, hatza galdu ez zezan.

Aberria
1961 (15´)
Aberriaren inguruko hausnarketa sakona eta berezia. Baserri giroko ikuspegia du, euskal kulturaren ikur ziren Valentin Enbeita eta Jon Lopategi bertsolariekin, eta Victor Enbeita dantzariarekin. Garaiko zentsurari ixkin egiten dio, Erria izenburua jarri zion Elortzak filmari.

Ohe azpiko zera
2011 (13´)
Mattin mutiko gazte bat da. Etxean eta eskolan arazoak ditu galtzerdiak galtzen dituelako. Klase-kideek burla egiten diote eta gurasoek errieta. Gauez, bere gelako ohean komiki bat irakurtzen dagoenean, zarata batzuk entzuten ditu ohe azpian.

Zeinek gehiago iraun
2011 (12´)
Haur jolas arriskutsu batek Anderren eta bere familiaren bizitza aldatuko du, betirako.

Kantuka - Revolta Permanent
2011 (3´)
Revolta Permanent taldearen bideoklip berria, Kantuka abestia, Izarren Distira egitasmoaren barruan grabatu zuten Juantxu Beloki eta Jone Novok, 2011ko urriaren 16an, Getxon, Sopelan, Lezaman eta Zaldibian.

Instalación
2010 (14´22´´)
Arte Garaikideko museo bateko zuzendaria, kritiken presiopean dela, premiazko instalazio baten bila dabil, bere izen ona babestu eta finantziazioa garantizatuko diona.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!