«Feminismorik gabe, ez dago ezer egiterik»

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 11a, 01:00

mundu txikiak haunditu, eta erakusketan jarri ditu Gorka Setien hernaniarrak. Eskuz sortu ditu irudiak, naturako hazi, landare eta zati txikiekin eginak, eta tartean, egungo hainbat elementu erantsita: letrak, kristalak eta abar. Sin­bolo zahar eta berriak ikusi li­tezke erakusketan, eta funtsean, bizitzaren parabola konta­tzen du: iraganetik, egoera ideal baterako bidea. 

Argazkirik gabeko irudiak
Irudi txikiak sortu, eta eskaneatu egin ditu Setienek; gero, haunditu, eta erakusketan jar­tzeko. Irudi bakoitzak badu bere izaera, eta denek batera, ideia bat biltzen dute. Setienek dio, feminismoak zentzua ematen diola bizitzari, eta etorkizuna hor dagoela: «feminismorik gabe ez dago ezer. Egungo egoera, bizitza, kuartel bat da; hona iristeko, emakumeak suntsitu nahi izan dituzte, eta hortik sortu ziren patriarkatua eta kapitalismoa. Hori hausteko modu bakarra da, berriz lehenera egitea». 

Kultura eta artea, bizitzari balioa ematen diotenak
Testuari bere lekua eman dio Setienek, bakarka egiten duen lehendabiziko erakusketa ho­netan. Erdiz erdi jarrita dagoen testuak laburbiltzen du artistaren ideia; alegia, arteak eta kulturak ematen diola bizitzari zentzua eta balioa.
Artistak berak emango dizkio xehetasunak inguratzen denari, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Biterin. Irudiez gain, hainbat poema ere irakurri litezke bertan. Hemen, horietako bat:

Zertarako da poeta bat
ez bada matxinadaren hitz bilakatzen. 
Poetak egin behar luke lurrean eseri
eta jainkoak hil, mendeku hartu 
haragi adimentsua sentittu
goxo eta zalantzarik gabe
maitasunaren alde egin
izpiritualtasunari barre egin behar lioke poetak, zertarako balio du poeta batek bestela?
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!