Zaborren %80 birziklatu zuen Hernanik, 2011n

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 11a, 01:00

hernaniarrek sailkatuta bildu zituzten iaz, zaborren hamarretik zortzi. Hernaniko Udalak datu ofizialak (Des­panosa, GHK, San Marko eta Ur­nietako plantak emanak) publiko egin ditu, hernani.net web orrian. Bertan, hilabetez hilabete zehatz azaltzen da zenbat hondakin bildu zen Hernanin sailkatuta; eta zenbat nahasian. Alde haundirik ez dago hilabete batetik bestera. Abuz­tuan izan ziren daturik onenak %82,4 birziklatu baitzen; abenduan bajuenak, %78,2. 

285 kg hondakin urtean, herritar bakoitzak
Guztira, Hernanin 5.522 tonelada zabor sortzen dira urtean; bataz beste, 285 kg hondakin, hain zuzen. Horietatik, 4.407 tonelada birziklatu egiten dira, eta 1.115 tonelada zabortegira dijoaz.
Organikoa da, birziklatzen den zatirik haundiena: hondakin guztien %34 inguru. Zati horretatik, ia 400 tona etxeetan konpostatzen da, eta 1.500 tona inguru biltzen da Atez Ate. Papera eta kartoia ere asko biltzen da, 806 tona inguru; hondakin guztien %14,6. Ontzi arinak eta beira, ia kopuru berean biltzen dira: 516 tona eta 570 tona, hurrenez hurren; hondakinen % 9 eta %10 inguru. Bestelakoak, jardineritza, pilak, oihalak, olioa eta abar 630 tona biltzen dituzte; hondakinen %11,4. 
Errefusa da, hondakinen ha­­marretik bi. Horietatik, 720 tona Atez Ate biltzen dira; hondakinen %13 inguru. Eta kale garbiketan biltzen dira, beste ia 400 tona; hondakinen %7 inguru. 

Organikoak, %99,86ko garbitasuna

Lapatxeko (Azpeitia) plan­tan konpostatzen da Hernanin bildutako organiko guztia. Abenduan iritsi zen orgainikoa analizatu egin zuen Lapatxek, eta %99,86ko purutasuna edo garbitasuna du. Lapatxek azterketa hori egiten du hainbeste hilabetean behin, eta hori da azken azterketak eman duena. Lapatxek bidalitako tabla osoa ikusi nahi duenak, interneten dauka, Hernani Atez Ateko web orrialdean: 
www.hernaniatezate.net

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!