Zaborrei buruzko hitzaldia ostegunean, eta hainbat ekitaldi martxoan

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 11a, 01:00

Zaborren arazoari buruz ariko dira ostegunean, 19:00etan, Udaletxeko Batzar Aretoan. Musika, zinea eta abar ere izango dira martxoan.

Astigarragako kultur agen­da bete betea dator mar­txoan. Hitzaldi, musika, zinea, literatura... denetik izango da, gaurtik aurrera. Ikusmin berezia izango du osteguneko hi­tzaldiak. Astigarragako Udale­txean hitz egingo dute Gi­puz­­koako zaborren arazoari bu­ruz, eta horri irtenbidea ema­teko programa eztabaidatuko da bertan. Ostegunean, 19:00­etan, Batzar Aretoan.


Zinea eta literatura... eta Herrira Bilgunearen aurkezpena
Zine zaleek bi pelikula dituzte martxoan: Aita Zonbia Naiz, hilaren 17an; eta Gartxot, hilaren 31n. Haurrentzat antzerkia Ali Baba eta 40 Lapurrak-en kontuekin hilaren 25ean; Lite­ratur Solasaldiak, hilaren 26an; KZ Gunea, hilaren 12, 19, eta 26an... Bada non gozatua Astigarragan. Horrez gain, Herrira Bil­gunea aurkeztuko dute hilaren 16an, 20:00etan, Kultur Etxean. Preso eta iheslarien eskubideen aldeko taldea da, Herrira.

Bi kontzertu, Norberto Almandoz musika eskolaren eskutik

Norberto Almandoz musika eskolak bi kontzertu emango ditu martxoan. Gaur, tronpeta, saxofoi eta bestelako haize-instrumentuak jotzen aterako dira kalera, Ahit taldearen eskutik, 12:00etatik aurrera.
Hilaren bukaeran, martxoaren 28an, hiru talde batera ariko dira, hirurak musika eskolakoak, eta pop doinuak jotzen dituztenak: Kazkabarra, Tolare eta Kresala. Galtzaur erretiratuen egoitzan, 17:00etan.

ASTIGARRAGAKO KULTUR ESKAINTZA - MARTXOAN

Martxoak 11, Musika Kalejira. Norberto Almandoz musika eskolako haize-instrumentuko ikaslez osatutako Ahit taldearen eskutik. 12:00etan.
Martxoak 12, KZ Gunea irekita, 16:00etatik 20:00etara. Tomas Alba kalea, 13 - tf: 943 57 93 34.
Martxoak 15, Hitzaldia: Gipuzkoako Zaborren Arazoa. Zero Zabor taldeak antolatua, Gipuzkoako zaborren arazoari irtenbidea emateko osatutako programaren berri eman eta proposamenak ezatabaidatu. Udaletxeko Batzar Aretoan, 19:00etan.
Martxoak 16, Herrira Bilgunea
aurkeztuko dute, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko eragilea. Kultur Etxean, 20:00etan.
Martxoak 17, Zinea. Aita Zonbia Naiz. Zuzendariak: Ricardo Ramón eta Joan Espinach (80 min.). Kultur Etxean 17:00etan. Sarrera: 2 euro.
Martxoak 17, Usurbilera bisita, Usurbilgo hondakinen kudeaketa ezagutzera. Zero Zabor taldeak antolatuta. Usurbilgo udaletxean, 08:45etan.
Martxoak 19, KZ Gunea irekita, 16:00etatik 20:00etara. Tomas Alba kalea, 13 - tf: 943 57 93 34.
Martxoak 25, Antzerkia haurrentzat. Ali Baba eta 40 Lapurrak. Aktoreak: Anartz Zuazua, Asier Sota eta Julen Vega. Borobil antzerki taldearen lanarekin familia osoak izango du umorez gozatzeko aukera. Sarrera: 2,5 euro. Kultur Etxean, 17:30etan.
Martxoak 26, Literatur Solasaldia. Guadalupe Nettel-en El cuerpo en que nací. Jorge Carrerok bideratuta. Udal Liburutegian, 19:30etan.
Martxoak 26, KZ Gunea irekita, 16:00etatik 20:00etara. Tomas Alba kalea, 13 - tf: 943 57 93 34.
Martxoak 28, Musika Kontzertua. Norberto Almandoz musika eskolako hiru taldek: Kazkabarra, Tolare eta Kresala pop taldeak. Galtzaur erretiratuen egoitzan, 17:00etan.
Martxoak 31, Gazte Txotx. Gazte Asanbladak antolatuta, Lizeagan.
Martxoak 31, Zinea. Gartxot. Zuzendaria: Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordi (84 min.). Kultur Etxean 17:00etan. Sarrera: 2 euro.


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!