Iker Lujanbiok indarrean ekingo dio denboraldiari, Alcañizen

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 11a, 01:00

ATZOTIK, Alcañizen (Ara­gon) dago Iker Lu­janbio hernaniarra, eta indarrean hasiko du denboraldia, Espai­nia­ko Autokross Txa­pel­ketan ari baita parte hartzen. Kar-Kross mailan ari da jokatzen Lujanbio, iaz bezala, beste 45 pilotorekin batera. Helburua, bat: iazko 12garren postua hobetzea. 

Larunbat eta igande
Bi eguneko proba dute, Alcañizeko Motorland zirkuituan. Atzo goizean, ko­txeak errebisatu zituzten; eta arra­tsaldean, berotu, entrenatu eta sailkapen manga bat egin zuten. Gaur goizean, bigarren sailkapen manga eta repeskak jokatuko dituzte; arra­tsaldean, finala.
Inork kapritxoa baleuka bertara joateko, ordutegia ho­nakoa: gaur, 09:00etatik 16:00etara. Dohainik. 

Iazko kotxea: Silvercar ST2, suspentsioa aldatuta
Iker Lujanbiok prest dauka dagoeneko kotxea, iazko berdina: Silvercar ST2 modeloa, hain zuzen. Aldaketa nabarmen bat egin dio hernaniarrak, suspentsioa. Ea ze emai­tza ematen dizkion. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!