IX. Berria Txapelketako final laurdenetako hiru partidu jokatuko dira gaur, 11:00etatik aurrera, Hernaniko Kiroldegian. Kadete mailan, Arteaga-Aranguren bikote hernaniarra, Altuna-Erasun amezketarraren aurka arituko da. Jubeniletan, Urkizu-Murgiondo, Irribarria-Tolosaren kontra neurtuko dira. Eta azkenik, seniorretan, Esnal-Gorrotxategi, Olaetxea-Santxez bikotearen aurka arituko da.
Zazpi Iturri, aurkari zaila
Amezketako Zazpi Iturri klubeko pelotariak faborito dira, ia kategoria guztietan, eta Hernanik ez du lan makala izango. Kadete mailan arituko den aurrelari amezketarra Gipuzkoa eta Euskal Herriko txapelduna da. Jubeniletan arituko den bikote amezketarra berriz, Gipuzkoa eta Euskal Herriko bikote txapelduna da egun. Senior kategorian ordea, pelotari hernaniarrak izango dira faborito. Izan ere, Gorrotxategi atzelaria Gipuzkoako eta Euskal Herriko txapelduna da, eta Esnal, maila haundiko pelotari profesional ohia.