Bola tiraldia gaur, Ereñotzuko bolatokian

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 11a, 01:00

GAUR, goizez eta arratsaldez jokatuko da Lehendakari Sariko bigarren tiraldia, Ereñotzuko bolatokian. Parte hartzeko izen ematea Bolatokian bertan izango da, goizez, 10:00etatik 11:30­etara, eta arratsaldez, 16:30etatik 17:30etara. Tiraldiak segidan jokatuko dira.
Martxoaren 4an, Zerainen jokatu zen Lehendakari Sariko lehen tiraldia, eta txapelketa apirilaren hasierara arte luzatuko da. Hernaniko bolariak martxa onean hasi dira.

Lehenengo emaitzak, onak
Hil honen hasieran jokatu zen Lehendakari Sariko au­rreneko bola tiraldia. Josu Laz­kano altzatarra izan zen lehen klasifikatua, 48 bri­larekin. Baina bolari her­naniarrak ez ziren urruti ibili.
Puntuazio onena lor­tutako hernaniarra Ibon Miner izan zen, 47 bri­larekin; lehen sailkatua­rengandik brila bakarrera, beraz. Txa­pelketan parte hartu zuten gainontzeko hernaniarrek be­rriz, ondorengo emaitzak lortu zituzten: Miguel Bu­ru­gainek 44 brila, Antonio Minerrek 39, M. Arrozpidek 38, eta azkenik, J. Ugaldek 36. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!