Arkupetan izango da kontzertua, eguerdiko 12:30etan hasita;
zortzi abesti eskainiko dituzte.
hernani Musika Eskolako txistulariek kontzertu berezia prestatu dute gaur eguerdirako. Bi ataletan banatu dute: aurrenekoan, txistu talderako ohikoa den errepertorioa eskainiko dute; eta bigarren zatian, gogora ekarriko dute 60garren hamarkadan, Lapurdin, Euskal Kantugintzaren inguruan sortu zen mugimendua. Telesforo Monzon, Mixel Labeguerie eta Pantxoa eta Peioren zenbait doinu joko dituzte.
Kontzertua Udaleko arkupetan izango da, eta 8 dira eskainiko dituzten abestiak. 12:30etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!