Hernanik final laurdenak, iazko txapeldunaren kontra, bihar

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 10a, 01:00

Hiru partidu haundi, Euskal Herriko bi talderik haundienetakoen artean. Hernanik eta Zazpi Iturrik (Amezketa) final laurdenak jokatuko dituzte bihar, 11:00etatik aurrera, Hernaniko kiroldegian. Aurten ere faborito dira amezketarrak, eta Hernanik sorpresa emateko asmoz jokatuko du, pelotazaleentzat galdu ezinezko jaialdi honetan: kadeteak: Arteaga-Aranguren / Altuna-Erasun; jubenilak: Urkizu-Murgiondo / Irribarria-Tolosa; seniorrak: Esnal-Gorrotxategi / Olaetxea-Santxez. Lehenengo bi partiduetan faborito da Zazpi Iturri; hirugarrenean, Hernani. Gaur ere beste hiru partidu izango dira Hernanin, Berria Txapelketako final laurdenen barruan. Markinak jokatuko du, Oberena (Iruña) taldearen kontra, 16:30etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!