stock Azokak harrera hobea du urtetik urtera Hernanin, eta horren adibide garbia da atzo Atsegindegira gerturatu zen jendetza. Emakume gizon eta umeentzat arropa, kirolerako jantziak, oinetakoak, etxerako konplementuak... denetarik eros daiteke Hernaniko 11 komertziok jarri dituzten postuetan. Gaur izango da txollo horiek erosteko azken aukera, 10:00etatik 14:00etara; gainera, umeentzako jolas-parkea jarriko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!