Errepidea moztuko dute gaur, Sorgintxuloko sarreratik Mandazubiraino

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 10a, 01:00

hernaniko hainbat errepide itxi egingo dituzte gaur. Diputazioak jakinarazi duenez, Sorgintxuloko sarreratik Mandazubiraino errepidea itxita egongo da ibilgailuentzat. Hori horrela, Hernanira sartu nahi dutenek bi modu izango dituzte: Sorgintxulotik edo Karabeletik. Errepidea itxita egongo da goizeko 07:00etatik eguerdiko 13:00etara. Bestalde, arratsaldean, herriguneko hainbat bide itxiko dituzte Txirrindularitza lasterketa dela eta. Tarteka, hauek dira itxiko dituzten kaleak: Urbieta, Marieluts, Latsunbe-Berri, Latsunbe, Elkano, Orkolaga, Zinko-Enea eta Txirrita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!