«Label sagardoak txinparta hobea du, usain intentsoagoa eta matiz gehiagorekin»

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 10a, 01:00

Sagardoa aztertu dute hausten den momentutik, ahoan hartzen duen azken zaporeraino.

sagardoa aztertu du Azti Teknaliak, eta lortutako emaitzak atzo azaldu zituen prentsau­rrean. Eusko Labela duten sa­gardoak beste sagar­doekin konparatu ditu azterketan, eta hiru dira Labela ezberdin egiten duten ezaugarriak: txinparta hobea du, usaina intentsoagoa da, eta matiz gehiago ditu.

17 parametro izan dituzte kontuan
Azterketa egiteko garaian, Azti Teknaliak ikus­puntu sentsoriala, fisi­koa eta kimikoa izan ditu kontuan. Analisia egin eta kon­paratzeko orduan be­rriz, 17 parametro erabili dituzte: begibistakoak, dastamene­koak eta entzu­menekoak. Sagardoa azter­tu dute hausten den mo­mentutik, ahoan hartzen duen azken zaporeraino.

«Berezkoak eta ezberdinak diren ezaugarriak ditu»
Aztiren arabera, Label sa­gar­doak orain arteko es­kain­tza zabaltzeaz gain, berezkoak eta ezberdinak diren ezau­garriak eman dizkio sa­gardoari: «hala, kalitate haundiagoko sagardo gisa identifikatuko da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!