«Animalien jabeek eraman beharko dituzte kakak biltzeko poltsak»

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 10a, 01:00

Udalak jakinarazi du orain arteko dispentsadore gorriak kendu egingo dituztela.

adnaren gaia dela eta, herritarrekin bilerak egiten aritu da Udala azken hilabeteetan. Bilera hauetan, hiru kexa nagusi izan ziren: ADNa, zakurrak aske ibiltzearena eta kakak jasotzearena. Hala, Plenoak, ADNaren puntua ken­tzea erabaki zuen Ani­malien Udal Ordenantzatik. Hala ere, badira bete behar diren hainbat neurri eta hori gogoratu nahi du Uda­lak, Kronikara bidalita­ko prentsa oharrean. He­rri­tarrei gogoratu nahi die, zakurrak lotuta eraman be­har direla leku publi­koetan, eta kakak jaso egin behar direla. Horrez gain, jakinarazi dute dispentsadore gorriak kendu egingo dituztela, orain arte txakur kakak biltzeko poltsak zituztenak.

«Udaltzaingoari agindua, ordenantza betearazteko»
Oharrean gogorarazi dute, geroz eta gehiago direla zakurrak zaindu eta hauen gorotzak biltzen dituztenak. Hala ere, diote, bistan dela ez dela nahikoa: «edozein tokitan, zakur-kaka ugari dago: espaloietan, plazan eta bereziki parke eta berde­guneetan. Gune hori­ek denak baldintza higie­niko eta sanitario onean egon beharko lukete». Arau­dia bete dadin, Udal­tzaingoari agindu diote ordenantza betearazteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!