32 talde prest, apirilean Olinpiadak hasteko

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 10a, 01:00

Sei asteburutan jokatuko dira Olinpiadak aurten, apirilean hasita. Aurretik, martxoan, bi beroketa saio dituzte: bertsotan, eta mendian.

olinpiadak hastera dijoaz. Sua dagoeneko piztua zegoen, eta orain, beroketak egiteko garaia da. 32 talde eta ia etxe bakoitzeko kideren bat izango da aurtengo olinpiadetan: 400-500 lagun inguruk parte hartuko du bertan, eta irabazteari baino gehiago, lehiari, festari, eta herritarren artean giro on bat pizteari emango diote garrantzia, Gazte Asan­blada­ko kideek.

Apirilaren 14an hasi, ekainaren 16an bukatu
Sei asteburutan izango dira probak, denak ere, festa ikutu berezia izango dutenak. Apirilaren 14an hasiko dira Olinpiadak, eta ekainaren 16an bukatu. Azken festa-eguna, Ereñotzun egingo dute talde guztiek. Gainerako egunak ere prest dituzte, baina maiatzeko asteburuak zehaztea falta da, oraindik.

Beroketa, martxoan
Motorrak, gorputzak eta arimak berotzeko, bertso saioa eta men­di irteera antolatu dituzte martxoan. Bertsotan ekingo diote, mar­txoaren 16an, eta mendi mar­txarekin segi, martxoaren 31n. Izenematea bukatu da, berez, azken orduko talderen bat onartu litekeen arren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!