Sei herritako kultur eskaintzak, www.buruntzaldea.org-en

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 9a, 01:00

Komunikabide bakoitzaren web orrian ere ikus daiteke agenda bateratua. Kontsultak sekzioka egiteko aukera ere badute: antzerkia, zinea...

Buruntzaldeko agenda bateratua aurkeztu zuten asteazkenean Usurbilen, Bu­runtzaldeko herri komunikabideek eta Udalek, elkarlanean. Buruntzaldeko Udalek 2002an onartu zuten euskera egitasmoak elkarlanean ema­tea, eta ordutik hainbat arlotan aritu dira lanean: autoeskolak, euskaltegiak... Herri komunikabideen arloari dagokionean, lan talde bat ari da lanean, udal eta herri komunikabideetako ordezkariek osatzen dutena. Elkarlan horren emaitza da, hain zuzen, www.buruntzaldea.org web orrian dagoen kultur agenda. Komuni­kabide bakoitzak bere web orriko agenda elikatzen du, eta honek era berean, Buruntzaldekoa.

Eskualdeko agenda bateratua
Hortaz, agenda horretan ageri dira eskualde guztiko herriek dituzten kultur ekintzak. Hala, herritarrek, Buruntzaldeko informazio guztia jaso dezakete. Gai­nera, ekintza motaren arabera ere kontsultatu daiteke, hala nola, antzerkia, zinea, kontzertuak...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!