25 urteko testigantza biltzen duen disko-liburuaren aurkezpena, gaur

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 9a, 01:00

1.000 aleko tirada izango du eta 10 euroan salduko dute Hernaniko liburudendetan. Aurkezpena gaur, Udaleko areto nagusian, 20:00etan.

Hernani Musika Eskolak azken 25 urtetako ibilbidearen balantzea egin, eta disko-liburu bat kaleratu du. Bertan, 1987-2010 bitarteko testigantza guztiak jasotzen dira, hiru ataletan banatuta. Disko-liburua gaur aurkeztuko dute, Udaleko areto Nagusian, Musika Eskolako abesbatzaren laguntzarekin. Bertan izango dira baita ere ikasleak, ikasle-ohiak, irakasleak... Liburua Hernani­ko liburu dendetan egongo da salgai, 10 euroan.

Liburuan, sarrera, historia eta 300dik gora argazki
Liburu guztien antzera, hau ere sarrerako idatziekin hasten da: Marian Beitiala­rran­gotiak, Joxan Goikoetxeak, Rikardo Mendiolak, Koro Etxeberriak eta Maravillas Diaz doktoreek idatzi dituzte. Eduki nagusia berriz, Iñaki Egurenek idatzi du: 25 urtetako ibilbidearen berri ematen du, hala nola, aurrekariak, gertaera ezberdinak, ikasleak, irakasleen eboluzioa, musika jarduera... Az­kenik, hirugarren atala Juan Mari Beltranek egin du. Az­ken honetan, Beltranek aztertzen du euskal-herri-musikaren inguruan Her­naniko Musika Eskolak egindako lana eta aportazioa.

56 doinu biltzen dituen diskoa
Musika Eskolaren testigan­tza onenak bertatik atera di­ren doinuak izanik, disko bat argitartzea ere erabaki zuten. 56 doinu biltzen ditu, lehengo eta oraingo ikasle eta irakasleenak.

Portada eta kontraportada, bereziak
Liburuaren azala Luis Erraz­kinek egin du lumaz marraztuta, eta Musika Es­kolak Atzietan duen egoitza irudikatu du. Kontra­por­tadan berriz, Gorka To­losaren bertso ba­tek ixten du liburua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!