`Hernani´ Musika Eskolako txistulariek kontzertua eskainiko dute igande eguerdian, arkupetan. Bi zati izango ditu kontzertuak: batetik, ohiko txistu talderako errepertorioa joko dute; eta bigarren atalean gogora ekarriko dute 60ko hamarkadatik aurrera, Lapurdin, euskal kantugintzaren inguruan garatu zen mugimendua. Emanaldia 12:30etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!