Udalekuetan izena eman nahi dutenek, martxoaren 28ra bitarte dute aukera. Euskara Zerbitzuak bi eskaintza ditu: 3-10 urte bitartekoentzat eta 11-12 bitartekoentzat. Txikienen udalekuak uztailaren 2tik 25era izango dira; eta 11-12 urtekoentzat, uztailaren 2tik 13ra. Herriko ikastetxeetan dabiltzan haurrek bertan entregatu behar dute orria. Besteek, Euskara Zerbitzuan, 943 33 70 29ra deituta edo euskara@hernani.net helbidera idatzita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!