Peña Otañon bikotekako mus txapelketa antolatu dute, eta izena eman daiteke

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 7a, 01:00

Peña Otaño elkarteak jakinarazi duenez, bikotekako mus txapelketa antolatu dute urteroko legez. Izena emateko zerrenda elkarteko ohar-taulan dago, parte hartu nahi duten bazkide edo zale guztientzat. Izena emateko azkeneko eguna martxoaren 15a da eta ordutik aurrera zehaztuko dira partiden data eta ordutegiak, zozketa bidez. Zozketako emaitzak, elkarteko ohar-taulan jarriko dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!